Sukaldea

Aterpetxearen beheko solairuan, altzairu herdoilgaitzeko altzariak eta instalazio modernoak dituen sukaldea eskuragarri dute bezeroek. Bidaiaria etxean bezala sentituko da eta sukaldaritzaren inguruan behar duen guztia topatuko du.

Bestela, nahi izatekotan, ondoko gelan hainbat elikagai saltzeko makina automatikoak eskuragarri ditu erromesak.