Iruñeko gotzainak, Alfontso Borrokalaria erregearen eskariz, Orreagako abegi-erakundea sortu zuen 1127. urte inguruan, Done Jakue bidean Pirinioak zeharkatzen zituzten erromesei laguntza emateko xedearekin.
Nafarroako Gobernuak berriki eraikina zaharberri duenez, horma zahar hauen babesean, instalazio eta zerbitzu onenak dituen aterpetxea eskaintzeko aukera dugu. Bertan, erromesak, Bideak Nafarroan abiatzen duen etapa neketsuaren ostean, ondare-multzo historiko bikain honetan atseden hartu eta gozatzeko parada izango du.
Orreagak oroimenean gordetzen ditu egitandiak eta kantak,
galtzada zaharren pasabideak eta Konpostelarako bideko erromes nekatuak,
ospitaleak, elizak, klaustroak eta kaperak eraiki zituzten erregeak,
harrerako sakramentu izan ziren eta diren ostatu-emaileak
inguruko haranek bere Andrearekiko duten maitasuna,
bere kofradia eta erromesak,
eta bertan izandako gurutze ugariak…
Gaur, berria den zerbait piztu da Orreagan